San Martin jairik ez da ospatuko, baina Udalak hurbileko ekoizle txikiei aukera eman nahi die produktuak erakusgai eta salgai jartzeko.

Hala, larunbatean Fraiskozurin 10 postu jarriko dituzte; bi gazta ekologikoarena eta gainontzekoak fruta eta barazkienak.

Covid19a dela-eta 10 karpa jarriko dira, bost alde banatara eta sarrera bakarra izango da: Fraiskozuri ibilbide hasieran hasi eta itzulia egingo da. Gel-a egongo da eskuragarri eta Udaleko langileak egongo dira jende pilaketarik ez egiteko.

Departamento: