Nahiz eta alarma egoera etenda egon, Bergarako Udalak aurten ez ditu San Martzialak antolatuko, bizi dugun osasun-krisi egoera honetan ez delako bideragarri ikusten halako jende pilaketa eta jai mota uztartuko lituzkeen egitaraua gauzatu ahal izatea.

Hori esanda, herritarrei eskatzen zaie erantzukizunez jokatzeko eta pazientziaz hartzeko, etorkizunean dagozkion jaiak berreskuratu eta merezi ditugun bezala ospatzeko aukera izango dugulako.

Departamento: