Ekainaren 28an LGTBI+ kolektiboaren harrotasun eta ikusgarritasun eguna da, eta aurten ere Udalak eta Harrotasuna taldeak egitaraua antolatu dute aldarrikapenarekin bat egiteko.

Zoritxarrez, bizi dugun Covid19 egoeragatik ezingo da ekintza presentzialik egin. Horren ordez, indarra emango zaio irudiari eta ikusgarritasuna emateari.

Honako hau da antolatutako egitaraua:

-Haur eta helduentzako Dantzipuina ikuskizuna norberak bere kabuz ikusi ahal izango du www.bergara.eus/berdintasuna atalean.

-Argazkiak bidaltzeko gonbidapena luzatu da: jaso zure marrazkia, eskulana, balkoiko marrazkia, lagun arteko unea) eta bidali harrotasuna@hotmail.com helbidera. Parte hartzaile guztien artean herriko negozioetan gastatzeko bi bono zozketatuko dira.

Bestalde, antolatzaileek gonbidapena egin diete herritarrei balkoiak apaintzera banderolekin edo koloretako arropekin. Eta Harrotasuna taldeak aukera eman die nahi duten herritarrei haien bizipenak bidaltzeko harrotasuna@hotmail.com helbidera.

Azkenik, iaz Euskadiko Gazteria Kontseiluarekin abiatutako ekimenari jarraituz, Bergarako negozio eta espazioetan 'Gune Anitzak' pegatinak jartzeko asmoa daukate herriko negozio gehiagok Bedelkarren laguntzarekin.

Departamento: