Dagoeneko badakigu zeintzuk diren XXXV. Koldo Eleizaldeko irabazleak.

Covid19 birusaren krisiak eta konfinamenduak harrapatu du lehiaketa tartean; eta, ondorioz, hainbat aldaketa egin behar izan dira. Hain zuzen ere, ezin izan da urtero eskolekin garatzen den lankidetza gauzatu, eta lanak, paperean beharrean, webgunera igo behar izan dira, besteak beste.

Dena dela, antolatzaileak oso pozik daude parte-hartzearekin. Ume eta gaztetxoek etxean landu dituzte beraien lanak, eta zailtasunak zailtasun 210 lagunek hartu dute parte; gainera, kalitatezko lanak jaso dira.

Ostiral honetan Goiena telebistak lehiaketaren eta irabazleen berri emanego du 21:30ean, “Etxetik plazara” programaren barruan. Bertan saritutako lan batzuk erakutsiko dira (bertso, poesia, komiki...); irabazlea izan den ipuin bat kontatuko da; eta epaimahaikideetako batzuk elkarrizketatuko dituzte, besteak beste.

Honako hau da irabazleen zerrenda: saridunak_2020_.pdf

Zorionak irabazleei eta parte-hartzaile guztiei!

Departamento: