Enviado por Bergarako Udala en Vie, 2020-05-29 10:03
Covid19ren alarma egoeraren ondorioz itxita edo beraien jarduna nabarmen murriztu duten merkataritza, ostalari eta zerbitzu emaileei zuzendutako diru laguntza onartu du Udalak beraien aktibitatearen berraktibazioan laguntzeko. 300.000 euroko partida da.
Onuradunak:
-Beraien zerbitzua publikora zabalik dagoen establezimendu batean eskeintzen duten merkatari, ostalari eta zerbitzu emaileak.
-Kokapen fisikoa, egoitza eta jardute eremua bergara izatea.
-Itxita egon diren merkataritza, ostalari eta zerbitzu emaileei zuzendutako laguntzak edota zabalik egon direnak baina beren fakturazioa %50a edo gehiago jeitsi zaiena.
-10 langiletik beherako tamaina dutenak, jardun osoz.
Laguntzak:
-Itxita egon diren negozioei 800€.
-Zabalik egon direnak baina beraien fakturazioa %50ean murriztu zaienei 400€.
Aurkeztu beharrekoak:
-Itxita egon denaren agiria.
-Fakturazio murrizketaren agiria.
-Negozioa berraktibatzeko proiektua. Izan daitezke:
-Babes neurriak.
-Digitalizaziorako baliabideak.
-Fidelizazio kanpainak.
-Lanpostu finkoak sortzea.
-Aholkularitzak.
.........
Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Ordura arte ezingo da eskaerarik egin.
Udalak jakinaraziko du noiz egin izango diren eskaerak.