Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2020-05-26 11:58
Dagoeneko zabaldu da berriro Telleria kalean (Labegaraietan) kokatutako Autokarabana gunea. Covid19 birusaren krisi hasieran itxi egin zuen Udalak.
Zerbitzugune honek autokarabanak aparkatzeko espazioak dauka eta ur-hartuneak ere (urak botatzeko eta hartzeko). Doako zerbitzua da eta gehieneko aparkaldia da astean hiru egunekoa (jarraituak edo jarraitu gabeak).
Gainontzeko ibilgailuek debekatuta dute Autokarabana Gunera sartzea; eta erabiltzaileek gunea erabili ondoren, egoera higieniko onenean utzi beharko du.
Udalak eskatzen du beharrezko segurtasun neurriak hartuta erabiltzeko.
Departamento: