ATZERATUTAKO ERREZIBOAK NOLA ORDAINDU

Covid 19 gaitzak sortutako alarma egoerak hainbat aldaketa ekarri ditu, horien artean, zerga eta tasa batzuk ordaintzeko epeak zabaltzea.

Hori dela eta, paperean bidalitako errezibo batzuk jada ez dira baliagarriak. Beraz, alarma egoerak irauten duen bitartean honela ordaindu behar dira Bergarako Udaleko erreziboak:

o Helbideratutako erreziboak zuzenean kobratuko ditugu, ordaintzeko borondatezko epearen azken egunean, zergapekoak agindutako Banketxe eta Aurrezki Kutxetako kontu korrontetik

o Helbideratu gabeko erreziboak ordaintzeko, ostera, hurrengo urratsak jarraitu behar dira:

 

NOLA ESKURATU ERREZIBOAK

· Internet bidez

- Sartu Bergarako Udaleko webgunean Tramiteak atalean.

- B@K-a baldin badaukazu, itxi leihoa.

- B@K-ik ez badaukazu, eskuratu ezazu. Horretarako, sartu Gipuzkoako Foru Aldundiko web-orrian eta jarraitu instrukzioei.

- Behin B@K-a lortuta, joan Zergak eta Tasak. Isunak atalera - Klikatu, Erreziboak kontsultatzea, kopiak eskuratzea eta/edo ordaintzea dioen lekuan, eta hasi on line tramitazioa

· B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua) Zerbitzura joanda.

- Telefonoz: 010 (Bergaratik deituz gero) / 943 77 91 00 (kanpotik deituz gero)

- Posta elektronikora idatzita: baz@bergara.eus

 

NOLA ORDAINDU ERREZIBOAK (lau aukera dituzu).

1. Bergarako Udaleko web-orriaren bidez: Ordainketa on line.

2. Eusko Jaurlaritzaren web orriaren bidez: www.euskadi.eus/nireordainketa

3. Banketxe eta Aurrezki Kutxa kolaboratzaileetako kutxazain automatikoetan.

4. Aurreko hiru bideetatik ezin baduzu, Udalak herriko entitate finantzario guztietan duen Diru Bilketa kontura transferentzia eginda.

Erreziboa helbideratuta dutenek ere erabil dezakete bide hau ordaintzeko.

Departamento: