Koldo Eleizalde lehiaketarako lanak aurkezteko epea apirilaren 30era arte luzatu da.

Honako generoetako lanak aurkez litezke: ipuin idatzia, poesia, komikia, ipuin-kontaketa, antzerkia, txistea edo umorezko pasadizoa…

Oinarriak ikusteko eta lanak aurkezteko hemen.

Gogoan izan konfinamendu egoera dela-eta, Udalak hainbat moldaketa egin dituela lehiaketan; honako hauek:

-Batetik, bizi dugun egoera dela eta, lanak ezingo dira paperean aurkeztu eta ondorengo webgunera igo beharko dira lan guztiak, esan bezala, apirilaren 30a baino lehen.

-Bestetik, etxean egotea tokatzen zaigunez, lehiaketako genero guztietan (ipuin idatzia eta poesia; bertsoa edo koplak; komikia; interpretazioa eta kontaketa) familian aurkezteko aukera gehitzea erabaki da. Genero bakoitzak mugak izaten ditu (orrialde kopurua, idatzizkoaren kasuan eta denbora ahozkoen kasuan), baina familientzat ez da inolako mugarik jarri.

Departamento: