Udalak, herriko hainbat eragilerekin lankidetzan, egitarau oso aberatsa antolatu du Martxoak 8aren harira. Egitaraua hemen: martxoak8_af.pdf

Oraingoan ere ugariak dira berdintasunaren alde egiteko arrazoiak eta bide horretan aurki daitezkeen arrakalak. Hala, orain arteko egitarau zabal eta anitzena antolatu dugu.

Datorren asteazkenean, martxoak 4, Kapazitismoaren arazoa ikusgarri egiteko hitzaldi oso interesgarria ekarri dugu Goienetxe Fundazioaren eskutik: ‘De ser mujer con discapacidad a ejercer de mujer’. UNEDeko aretoan izango da 12:00etan.

Ostegunean, martxoak 5, murala itsatsiko dugu Azokan 18:00etan. Hitzordua Irizar jauregiaren aurrean egingo dugu.

Ostiralean, martxoak 6, herriko ikastetxe guztietako ume eta gaztetxoek Kantu Kolore taldearen ‘Nire gorputza da’ kantuaren koreografia egingo dute San Martin plazan, Muniben eta ikastetxeetan (txikienek) 11:00etan. Koreografia hau egitearen ideia Berdintasun Kontseiluan sortu zen ikastetxeen aldetik, eta Udalak egin du horren guztiaren koordinazioa. Egun berean Bergarako Emakume Artistek prestatutako ‘Amalurra’ erakusketaren irekiera izango da Aroztegin 18:00etan. Gainera, luntxa izango da 19:30ean.

Larunbatean, martxoak 7, emakumeendako autobabes ikastaroa egingo da Agorrosinen 10:00etatik 12:30era bitartean Shotokan K.E.ren eskutik.

Eta arratsaldean Amak eta Ain_1 taldeen kontzertuak Seminarixoan, 19.00etan. Amak Euskal Herriko trikian erreferenteak diren lau emakume dira: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano. Eta Ain_1 lau emakumek Arrasaten sortutako poesia eta musika talde oso berezia.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean hainbat ekimen egingo ditu herriko mugimendu feministak, eta horietara batzera gonbidatzen zaituztegu.

Astelehenean, martxoak 9, Duintasuna taldeak astelehenero San Martin plazan 12:00etan egiten duen kontzentrazioa emakumeei zuzenduta egongo da.

Asteazkenean, martxoak 11, Zinegoak film laburren emanaldia egingo da Seminarixoan, 20:00etan.

Larunbatean, martxoak 14, ‘Yo nunca’ antzezlana eskainiko da Seminarixoan, 19:00etan.

Eta, bukatzeko, martxoak 23, Bergarako hainbat ikasleren ikasketa aukeratuta aztertuta landutako ‘Lanbideetako genero moldeak apurtzen’ diagnostikoaren aurkezpena eta mahaingurua egingo dira Irizar jauregian 18:00etan.

Gainera, herriko merkatariek negozioetako erakusleihoetan Martxoak 8ari keinua egingo diote.

Adjuntos: 
Departamento: