Udaleko Gizarte Zerbitzuek 2019ko memoriako hainbat datu eman dituzte ezagutzera.

Hala, 2019an 7.399 pertsona artatu dituzte (2018an 8.305 izan ziren).

Artatutako pertsonen jaitsieraren arrazoia da 2019 urtean Bergararren Arreta Zerbitzua zabaldu izana, bertan Gizarte Zerbitzuekin erlazionatutako hainbat informazio eskaera eta tramitazio kudeatzen direlako.

Artatutako pertsonak bide hauetatik izan dira

· Telefono kontsultak 2.969 (%40) izan ziren. Telefono kontsultak 617 gehiago izan dira 2019an.

· e-posta kontsultak eta tramitazioa 1.394.

· Herritarrekin elkarrizketak 1.691). 72 elkarrizkta gehiago izan dira.

· Lehiatilako kontsultak eta tramitazioak 1.294.

Bestalde, 2019an 404 pertsona lehenengoz artatu dira gizarte zerbitzuetan.

Artatutako pertsonen ezaugarriak hauek izan dira:

· Adinari dagokionez, artatutako pertsonen adinean, %33 65 urtetik gorakoa da; eta %32, 46 eta 65 urte artekoa.

· Jatorriari dagokionez, berriz, %87 Euskal Herrikoa eta Espainiakoa da.

· Generoari dagokionez, %57 emakumezkoak izan dira, eta %47 gizonezkoak.

Bestalde, tramitatutako espedienteei dogokionez, 2019an 1.764 espediente administratibo tramitatu dira (2018an baino %14,24 gehiago).

Espediente kopuru handiena mendekotasunak (%47) eta hirugarren adinaren ingurukoak (%26) izan dira.

Departamento: