Labegaraietako kiroldegia berritzeko lanak martxa onean doaz. Hasieran atzerapena izan zen eguraldiagatik eta lur kutsatuen tramitazioa atzeratu zelako, baina behin hasita plazoak betetzen dabiltza. Lanak 2019ko uztailaren 19an esleitu zitzaizkion Construcciones Artzamendi enpresari. Eta azaroaren 4an hasi ziren. Aurreikuspena da sei hilabetetan bukatzea.

Lehen fasean honako lanak egitea aurreikusita dago:

  • 6 aldagela egitea.
  • 2 komun egitea.
  • Aldagela bat arbitroendako.
  • Piragua taldearentzat biltegia eta konponketa gela.
  • Atzeko eskailera eta sarrera egokitu.

Labegaraietako kiroldegiak erabilera handia izaten du eta, gainera, lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza garrantzitsua dute. Horregatik, Udalak nahi du lanak ez atzeratzea. Horren bidean, Udalak erabaki du lehen eta bigarren faseko lanak denboran solapatzea.

Bigarren fasearen aurrekontua 1.540.921,47 eurokoa da, eta Udalaren asmoa da fase honen lanak Aste Santu ostean hastea.

Bigarren fase honetan egingo dira:

  • Sarrera aldatu (igogailuak eta eskailerak).
  • Eserlekuen berrantolaketa.
  • Tabernaren berrantolaketa.
  • Kantxako lurra aldatu.
  • Biltegiak egokitu.
  • Rokodromoa egokitu.
  • Aparkalekutik kantxara sarrera egokitu.
Departamento: