Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2019-12-31 15:36
Urtarrilaren 4an, larunbata, 17:30 – 20:30 bitartean bizikleten pedalei eraginez energia sortzeko aukera izango da Bergarako Fraiskozuri plazan. Energia horren bidez Fraiskozuri plazako hainbat zuhaitz argiztatuko dira.
3 tamainako 6 bizikleta jarriko dira herritarren eskura:
-Txikienentzako, 2-5 urte bitartekoentzat, bi bizikleta. -6-12 urte bitartekoentzat beste 2 bizikleta.
-Nagusientzako beste 2 bizikleta. Bizikleta horiek Fraiskozuri plazako zuhaitzetara kateatuko dira, eta pedalei eraginda argiztatuko dira zuhaitzak.
Horrela, energia sortuko da herritarren partehartzea bultzatuz.
Zatoz!!
Departamento: