Día y hora: 
21 de Diciembre, Sábado a las 20:30
Dirección: 
Udal pilotalekua
Precio: 
8.00 €

SARREREN SALMENTA

Kontzertura joan nahi duten herritarrek abenduaren 12tik aurrera eros ahalko dituzte sarrerak. Horretarako bi aukera izango dira, batetik online www.ticket.kutxabank.es webgunetik lortu ahalko dira (abenduaren 12an 18:00etan zabalduko da) lerro bakoitietako sarrerak eta bestetik, Seminarixoa aretoko (San Martin plaza) leihatilan eskuratu ahalko dira lerro bikoitietako sarrerak: abenduaren 12an eta 13an 18:00etatik 20:00etara bitartean. Hortik aurrera sarrerarik geldituko balitz saldu gabe, abenduaren 16tik aurrera saltzeko dauden guztiak jarriko dira salgai internet bidez. Sarrera bakoitza 8 euro ordaindu beharko da eta pertsona bakoitzak, 6 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.

Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero kontzertu egunean ez da leihatilarik irekiko. Kontzertu egunean 19:30ean irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila eta kontzertua hasi baino 10 minutu lehenago itxiko dira ateak. 20:20tik aurrera ez da jendea frontoira sartzen utziko. Beraz, ikusleei Udal Pilotalekura denboraz sartzea eskatzen zaie, kontzertua orduan hasteko eta hasi eta gero, jendea ez ibiltzeko harmailetan gora eta behera dagokion eserlekuaren bila.

Oharra.- Kontzertu egunean 20:20an itxiko dira frontoiko ateak. Mesedez, denboraz etorri frontoira.