Azaroaren 1ean, ostirala, Poloniako Coro de Cámara 441 HZ Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera: 8 euro.

441 HZ Poloniako abesbatza ezagunenetakoa da; 2006an sortu zen Gdansk Musika Akademiako ikasleek bultzatuta. Eta euren helburu nagusia izan da betidanik musika garaikidea jendeari aurkeztea. Hala, erosotasun gunetik irtenda, ahots teknika ezberdinekin esperimentatzen dute, betiko kantu tradizionaletatik aldenduta.

Abesbatza honek Polonian eta nazioartean hainbat sari jaso izan ditu. 2018an Llangollenen ospatutako lehiaketan munduko laugarren abesbatza onena izendatu zuten.

Departamento: