Bergara Hobetzeko Ideia Lehiaketan egindako bigarren bozketaren ondoren, 259 pertsonak eman dute bozka eta ideiek bozka hauek jaso dituzte:

1) Arrizuriagan kulturalki zerbait gehiago egin. Beheko aldean maldari egokituta anfiteatro bat egitea da proposamena, ikuskizun ezberdinak eskaintzeko (kontzertuak, antzerkiak, etab…). Naturala, harriz edo egurrez baliatuta. 40 bozka.

2) Haur eta helduentzako ziburuak jarri parkean. Aldapak aprobetxatuz txirristak jarri, aterpe bat, gora-beheradun ziburu modernoak, banku gehiago, etab… 31 bozka.

3) Haurrentzako jolas-gune bat jartzea, desberdina, egurrezko egiturekin eta berrerabilitako materialekin, tirolina bat ere jartzea. Berdegunean ur txorrotak jarri. 80 bozka.

4) Eraikina ekintza kultural eta sozialak egiteko egokitu. Parkean aisialdirako elementuak jarri; eserleku erosoak, ganorazko lorategia, iturriak, mahaiak, eszenatokia, bizikletentzako aparkalekua… 59 bozka.

5) Espoloira ematen duen harresia kendu. 10 bozka.

6) Ramon Maria Lili kaletik sartzeko dagoen atea eta bertan dauden hormak aprobetxatuz, txakurrentzako jolas parkea egin. 39 bozka.

Hortaz, bozka hauen arabera irabazleak ondorengoak dira:

HELDUEN KATEGORIA: 1. saria / 1.000€ bonotan. NEREA MADARIAGA MUGIKA.

-Haurrentzako jolas-gune bat jartzea, desberdina, egurrezko egiturekin eta berrerabilitako materialekin, tirolina bat ere jartzea. Berdegunean ur txorrotak jarri. 80 bozka.

2. saria / 500€ bonotan. GALDER AZKARATE GONZALEZ. -Arrizuriagako eraikina ekintza kultural eta sozialak egiteko egokitu. Parkean aisialdirako elementuak jarri; eserleku erosoak, ganorazko lorategia, iturriak, mahaiak, eszenatokia, bizikletentzako aparkalekua… 59 bozka.

HAURREN KATEGORIAKO IRABAZLEA 150 euro Bergarako liburu eta denda batean gastatzeko. Ipintza Institutuko DBH2-ko hiru ikasle.

-Abentura parke bat jartzea nahiko genuke hurrengo gauzekin: eskalatzeko paretak, zintzilikatzen den egurrezko zubia eta ekilibrioa egiteko soka. Polikiroldegiko tenis pistaren atzean nahiko genuke kokatzea.

Parte-hartzea ere sarituta

Horrez gain, bozka eman duten herritarren artean 8 sari zozketatu dira; hauek dira irabazleak:

HELDUEN KATEGORIA / 150 euroko 4 bono Bergarako komertzioetan gastatzeko:

-Aitor Biain Bidarte.

-Gorka Ugalde Ugarte.

-Julian Laborda Otaduy.

-Sandra Tabares Rodriguez.

UMEEN KATEGORIA / 2019-20 ikasturteko Seminarixoko umeen ekintzatarako 4 bono:

(Adin txikikoen izenak ez dira jakitera eman).

Departamento: