Enviado por admin en Vie, 2013-05-10 08:53
ARGAZKI LEHIAKETA OINARRIAK
- ANTOLATZAILEA: Bergarako Udala, Kultura Zerbitzua
- PARTAIDETZA: Nahi duten argazkizale guztiek har dezakete parte.
- GAIA: 2013ko maiatzak 17tik 21era ospatuko diren Pentekoste jaietan ateratako edozein argazki. Argazkiek jai giroa islatu beharko dute.
- MODALITATEA: euskarri dijitalean aurkeztu beharko dira. Zuri-beltzean edo koloreetan.
- ARGAZKI KOPURUA: Partaide bakoitzak nahi adina argazki aurkez ditzake
- IDENTIFIKAZIOA: argazkiak izenburua edo leloa eraman beharko du. Gutunazal itxi batean izenburua edo leloa kanpoan eta egilearen datuak barruan jarriko dira: egilearen datuak, telefonoa eta posta elektronikoa azaldu behar dira.
- AURKEZTE EPEA: 2013ko maiatzaren 24ean , eguerdiko 13:00.
- LANAK UZTEKO LEKUA: Bergarako Kultur Etxean, Errotalde jauregian.
- EPAIMAHAIA: argazkigintzan adituak diren kidez osatua egongo da, eta hauen erabakia apelaezina izango da
- SARI BANAKETA: 2013ko maiatzaren 31ean, ostirala, Bergarako Aroztegi erakusketa aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
- SARIA: 200euroko bonoa Bergarako edozein argazki dendatan gastatzeko.
- LANEN ESKUBIDEAK: Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Bergarako Udalaren jabetzan geldituko dira. Bergarako Udalak egoki ikusiz gero, lan guztiekin erakusketa bat egiteko edo lanak jende aurrean erakusteko eskubidea izango du.
OHARRAK:
- Edozein zalantza edo ezusteko Antolakuntzak argituko du, eta honen erabakia apelaezina izango da.
- Parte hartzeak arau hauek aldez aurrez onartzea eskatzen du.