Asteazken honetan, uztailak 24, Kubako Compañía Folclórica Camagua taldeak dantza ikuskizuna egingo du San Martin plazan, 19:00etan.

Ohikoa da uztailean Bergaran eta Euskal Herriko hainbat herritan atzerriko dantza taldeen ikuskizunak izatea, eta aurten ere hala izango da.

Compañía Folclórica Camagua taldea 1981ean sortu zen Camaguey Unibertsitateko Arte taldean, eta 2011n erabaki zuten dantzari, musikari eta zuzendariek konpainia profesionala bilakatzea; ordurako eskarmentu izugarria zuten.

Kubako tradizio eta kultura ezin-hobeto plazaratzen dute musika eta dantza bitartez; eta beraien eskaintzan daude merengue, congó, yambú, guajiro, verada, son, habanera, caringa eta bestelako dantza ugari.

Departamento: