Gaur, uztailak 12, Cosmosoul taldeak kontzertua egingo du Espoloian, 22:00etan, Berumuga programaren barruan.

Cosmosoul taldea Madrilen sortu zen, nahiz eta kideak jatorriko askotarikoak diren; eta horien artean nabarmentzen da ezbairik gabe Ginea-Bissauko eta Portugaleko sustraiak dituen Alana abeslaria taldeari ematen dion indar eta estilo aniztasunagatik.

Munduan zehar bira ugari egin dituzte eta beraien hirugarren diskoak ('Walk') berretsi du Espainiako Estatuko eta Portugaleko taldeen artean musika beltzaren erreferentziazko banda dela.

Taldearen emaitza neo-soul eta R&B estiloetan dago oinarrituta, baina world music, jazz eta pop estiloetatik ere gogoz edaten dute.

Departamento: