Día y hora: 
28 de Agosto, Miércoles a las 20:00
Dirección: 
Fraiskozuri plaza
Precio: 
0.00 €

JON GURRUTXAGA & URBIL ARTOLA Euskal kantagintza akustikoa bluesaren bidetik

Musikagintzan bi hamarkada luze bate ditu Jon Gurrutxagak. Arima Beltza taldean ezagutu genuen, gurean bateraezinak diruditen bi eginkizunetan, bateria jotzea eta abeslaria izatea, aldi berean aritzen —geroago frontman lana hartu zuen—. Niko Etxartek euskarara ekarritako bluesaren eta 70eko hamarkadako rockaren tradizioari beste katebegi bat gehitu zioten talde hark 2000. eta 2005. urteen bitartean grabatutako hiru diskoek. Geroztik beste musikari batzuen proiektuetan parte hartu du Gurrutxagak baina sekula ez dio kantuak sortzeari utzi. Horrela, Jon & Sugramas diskoa kaleratu zuen 2010. urtean, eta lau urte geroago itzuli zen Hitz lauz diskoarekin. Urteotan pilatutako esperientzia, ezagutza eta trebakuntza agerian uzten ditu bere zuzenekoetan eta eraikitako nortasun musikalari fidel izaten jarraitzen du. Bluesak jarraitzen du Jon Gurrutxagaren kantuetan present egoten, baina ahotsek hartzen dute protagonismo nagusia, gospel aireak nabarmenduz, horren ondo menperatzen duen blues-rock klasikoaren tradizioan sustraituriko ale ederrekin nahastuz. Oraingoan Kateak izenekoa da Urbil Artola (gitarra, dobro, slide) musikariaren laguntzarekin aurkezten ari dena.

-----------------------------------------

Jon Gurrutxaga ha cumplido dos décadas de trayectoria musical. Le conocimos en el grupo Arima Beltza, donde además de tocar la batería también cantaba, algo inusual en la escena vasca —luego pasó a ejercer solo la labor de frontman—. Los tres discos que publicó aquella banda entre los años 2000 y 2005 añadieron un eslabón más a la cadena del blues y rock en euskara que inició Niko Etxart en la década de los 70. Posteriormente Gurrutxaga ha colaborado en diferentes proyectos de otros músicos pero no ha dejado de crear canciones. En 2010 publicó Jon & Sugramas, y cuatro años después volvió con Hitz lauz. En escena evidencia la experiencia, el conocimiento y la preparación adquirida durante estos años. Gurrutxaga sigue fiel a su personalidad musical. El blues sigue estando presente en su repertorio que cada vez abarca un terreno más vocal, gospel, con nuevos matices en la construcción de las canciones que tan bien se entroncan en la tradición del blues-rock clásico que tan bien domina. Sin grandes cambios, Jon Gurrutxaga sigue dando pasos, cortos pero seguros, que lo colocan entre los grandes nombres y apellidos del blues-rock de este país. Presentando en directo Kateak (cadenas) aompañado por Urbil Artola (guitarra, dobro, slide) , compañero de lujo.