Descripción: 

Emakume sentiberak, eta aldi berean borrokalariak; maite duten eta maitatuak diren emakumeak; emakume gaizki tratatuak eta bizia ematen dutenak; oin nekatuak dauzkaten emakumeak, ibilian jarraitzen dutenak; azal zimurtu eta itsusiko emakumeak, izatez ederrak; ametsik ez egitea baino amesgaiztoak izatea nahiago duten emakumeak. Emakume biziak, estutzen eta akitzen dituzten korapilo sentimentaletan katramilatuak.
Beren barruko gorria erakusteko beldurrik ez duten emakumeak, nahiz eta, noizbehinka, bizitzaren gorriak haserrarazten dituen; sutan dauden emakumeak; xuxurlatzen eta leher egiten duten emakumeak.
Ikuskizun poetiko honetan hiru emakume taularatzen dira, funtsezko kidetasun bat dutenak: hirurek zirkuan bizi eta lan egiten dute, nor bere erara, bakoitza teknika konkretu batean espezializatuta,
baina hirurak daudelarik elkar osatzeko prest abentura artistiko honetan, non zirkua, erakuste hutsa izateari utzirik, ekintza dramatiko bihurtzen baita, eszenaren zerbitzura. Mugimendu bakoitza, keinu
bakoitza, akrobazioa bakoitza, isilune bakoitza eta emozio-eztanda bakoitza esanahiz beterik dago, eta istorio Gorri kolore bat ehuntzen dute, hezur-haragizko emakumeez hitz egiten duena.z irri inoiz negar egiten duten emakumeak. Emakumeak.

Día y hora: 
17 de Julio, Miércoles a las 20:00
Organizador: 
Kultura zerbitzua
Ubicación: 
San Martin plaza
Precio: 
0.00 €