IKEI enpresa Bergarari buruzko azterketa sozio-ekonomikoa lantzen dabil. Hainbat arlo jorratzen dabil eta horietako bat da 200 herritarrei telefono bidez inkesta labur batzuk egitea.

IKEI enpresakoak astelehenean, ekainak 24, hasiko dira etxeetara deitzen eta horretan jardungo dute 10 bat egunetan.

Deiak etxeetako telefonetara izango da eta beranduenez 20:30ean deituko dute.

Deiak egiterakoan jakinaraziko dute Udalarentzat lanean dabiltzala.

Herritarrei eskatzen zaie inkesta erantzuteko borondatea jartzea; izan ere, erantzunek asko lagunduko dute Bergararen egoera sozioekonomikoaren berri izateko eta etorkizunerako ibilbidea diseinatzeko.

Eskerrik asko aldez aurretik!

Departamento: