Udalak Goi Auzon -San Martzialera bidean- oinezko eta aparkalekuen antolamendu berria egiteko lanak esleitu ditu. Artzamendi SA enpresak egingo ditu eta lanak uztailean hasiko dira.

Igoerako eskuma aldea egokitu egingo da eta oinezkoendako paso segurua sortu. Kuneta kenduko da, margotu egingo dira lerroak eta asfaltutako gunea handituko da. Gune horretan baterian aparkatzeko 37 autorentzat aparkalekuak sortuko dira. Eta, horrez gain, eguzki plakek hornitutako sei farola berri jarriko dira.

Lanek 79.483 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute.

Departamento: