Enviado por admin en Mié, 2013-05-29 13:34
Hainbat ekintza adin guztientzako.
Irekia dago Bergarako Kirol Zerbitzuaren uda kanpainako jardueretan izena emateko epea.
Era guztietako ekintzak izango dira gazte, ume zein helduentzako. Irristaketa, piraguismoa, tenisa eta multi-kirola ,areto-bizikleta, GAP, pilates, Bosu eta fit-box. eta, nola ez, betiko igeriketa ikastaroak ere.
Oraindik orain plazak geratzen dira.
Interesdunek komeni da izena-ematea ekainaren 11 baino lehen, Agorrosinen, izan ere ekainak 13an argitaratuko dira aurrera aterako diren taldeak.