Elena Lete alkateak eta Denis Itxaso Kutura eta Gazteriaren Diputatuak Bergaran maiatzaren 10etik 15era San Martin plazan egingo den Kultura Digitalaren astea aurkeztu eta aubusa bisitatu dute. Bergarako izango da aurten egingo den azken aste digitala. 'KULTURA DIGITAL@: erabilera ona eta sorkuntza' goiburuarekin, ekintza eta jardueren eskaintza zabala antolatu da datozen egunetarako. Hauxe egitaraua: a5kulturadigitalaelebitan.pdf

Aste honen helburua da haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, eta baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

Itxasok adierazi duenez, Aldunditik lan egiten da gazteak hezteko eta sareak eta Internetek dituzten arriskuetaz kontziente izateko. “Teknologia berriak gure bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko modua aldatzen ari dira, eta egoera honen aurrean, umeek, nerabeek eta gazteek ez dute esperientziarik edota kanpoko erreferentziarik planteatzen zaizkien egoera eta erronkei aurre egiteko”, esan du.

Horregatik, Aldundiak Kultura Digitaleko programa jarri zuen abian 2017an, gazteei eta haien guraso nahiz hezitzaileei mundu digitalean ongi moldatzeko irizpideak eta laguntza emateko. Ekimen honen helburua da “sareen erabilera kritiko eta kontzientea sustatzea, bretxa sozialarekin amaitzea, teknologiarako sarbiderako generoko eta lurraldekoa eta ziberbullying-ari aurre egiteko tresnez dohatzea”.

Hainbat ekintza antolatu dira maiatzaren 10etik 15era bitartean egiteko. Alde batetik, ikasgela ibiltarian bideo-jokoak eta webguneak sortzeko programazio-tailerrak eskainiko dira ume eta gaztetxoei (8-16 urte). Bestalde, udalerrietako ikastetxeekin elkarlanean, ikasleen proiektu teknologikoen aurkezpenak ere egingo dira. Topaketak ere antolatu dira herri bakoitzean ezagupen digitala eta teknologikoa lantzen duten elkarteekin.

Topaketa eta bilkura horietan parte hartzen duten haur, nerabe, gazte, guraso eta hezitzaileen artean GFAk zibersegurtasuna lantzeko prestatu duen material didaktikoa zabalduko da.

Egunaren bukaeran, 20.00etan, 8Gb-ko eta konektore bikoitzak dituzten 3 pendrive zozketatuko dira egunean zehar parte hartu duten pertsonen artean.

Herriko eragileekin elkarlanean

Dagoeneko herriko hainbat elkarterekin beste hainbat ekintza hitzartu dituzte arratsaldeetarako elkarlanean:

-'Irakurriz hausnartu', Udal liburutegiko arduradunekin ipuin kontaketak.

-'Elkarrekin ikasi': Batxilergoko ikasleek jubilatuei zalantza teknologikoak argitu.

-Maijoku elkarteak ere izango du bere espazioa.

-Musika Eskolako trikitilariek zozketan parte hartuko dute girotzen.

-Miguel Altuna Lanbide Heziketak 3Dko lanak egiten dihardu bertan.

-Jardun elkarteak ere taldeak eramango ditu autobusera.

Eta beste elkarlan batzuk ere bidean daude.

kulturadigitala.eus

Kultura Digitalaren Asteak kulturadigitala.eus webgune berria du. Bertan, asteetako programazioaz gain, haur, nerabe, gazte, familia eta arloko profesionalentzako baliabideak eskaintzen dira.

Zibersegurtasunaren erabilera arduratsua sustatzeko, alde batetik, 4-10 urteko haurrentzako liburu ilustratu digitalak doan jaisteko aukera eskaintzen da; beste aldetik, guraso eta hezitzaileei zuzendutako material pedagogikoa deskargatzeko aukera ere badago webgune honetan.

Departamento: