'Bergara Hobetzeko Ideiak' ekimenera herritarrek 119 ideia bidali dituzte; eta dagoeneko epea bukatuta dago.

Multzoka horrela daude sailkatuta:

-Haurrak: 33

-Idazkaritza: 2

-Kirola: 8

-Kontuhartzailetza: 2

-Garapena: 1

-Museoa: 2

-Kultura: 5

-Hirigintza: 29

-Obrak: 31

-Udaltzaingoa: 4

-Partaidetza: 2

Orain Udaleko hainbat sailetako ordezkariek osatutako lantaldeak ideia horien Balorazio Teknikoa egiten dabil, baldintza hauek kontuan hartuta:

-Urtebetean egin ahal izatea.

-Udalaren eskumenekoa izatea.

-Teknikoki bideragarria izatea.

-Gehienez 130.000€-ko aurrekontua izatea.

Hala, hilaren 29an ezagutzera emango dira balorazio teknikoa gainditu duten ideiak; eta herritarrek horien artean bozkatzeko aukera izango dute.

Departamento: