Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2019-04-15 14:16
Udalak eta Urartetxe enpresak hitzarmena sinatu berri dute. Urartetxe enpresa aritu izan da Bergarako eguneko zentro berria eraikitzen; eta era berean Lorentxoko etxebizitzen promozioko arduraduna da.
Hitzarmen honen bitartez Urartetxe enpresak eraikitzen jarraitu ahal izango du Plan Orokorrak ahalbideratzen dituen mugen barruan. Urartetxe da eguneko zentroaren beheko solairua eraiki, Udalari utzi eta lokala bera egokitzeko lan guztiak egin dituena.
Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatuko du eguneko zentro berria, 35 plaza izango dituena; eta Udalak nahiko luke uda aurretik zabalik izatea.
Udala pozik dago egindako akordioarekin; baita Urartetxe ere. Urartetxeko ordezkariak jakinarazi du eraikitako etxe berrien zonaldean kafetegiren bat zabaltzeko asmoa duela bertako auzotarrei zerbitzua emateko.