Udaltzaingorako lan poltsaren hautapen-probak egingo dira.

Hemen oinarriak: udaltzain_agente_lanpoltsa_bergara_2019.pdf

Eta eskabide orria: f0080f_lan_eskaintza_20190003_eskaera_ele.doc

Lanaldia Udalak ezarriko du, betiere zerbitzuaren izaera eta beharrizanak kontuan hartuta.

Lanpostuaren ezaugarriak:

— Titulazioa: Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagutunaren jabe izatea.

— Hizkuntza-eskakizuna: HAEE/IVAPeko 2. HE, derrigorrezkoa.

— Indarrean dagoen B motako gidabaimena.

Bete beharreko baldintzak:

Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek, onartuak izateko, ondoren aipatuko diren baldintza guzti hauek bete beharko dituzte, bat bera ere uzteke:

a) Nazionalitate espainiarra edukitzea

b) Indarrean dagoen araubidearen arabera, desgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sartuta ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

c) Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea. Atze-rriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagutunaren jabe izatea.

d) Gizonek gutxienez 1,65 metroko garaiera eduki behar dute; emakumeek, berriz, 1,60koa. Baldintza hori hala eskatzen zaien unean egiaztatuko da.

e) B motako gidabaimena izatea.

f) Euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna izatea. Baldintza hori dagokion ziurtagiria ekarriz egiaztatuko da; edo bestela, oposizio-aldiaren baitan bertan horretarako azterketa bat eginez.

g) Euskal Herriko polizia prestatzeko eta aukeratzeko araudia onartzen duen 315/1994 Dekretuaren eranskinean aipatzen diren arrazoi medikoen bazterketen laukian ez agertzea. Hori dagokion momentuan egiaztatu beharko da bidezkoa den azterketa medikoaren bidez.

h) Dolozko delituren bat egiteagatik kondenatua ez izatea; Administrazio Publikoko zerbitzutik zigor-espediente bidez botatakoa ez izatea eta funtzio publikoan aritzeko desgaitzerik ere ez izatea. Halaber, arau penalen eta administratiboen arabera, errehabilitatzeko onura aplikatuko da.

i) Euskal Herriko Poliziaren kidego baten sartzeko aukeraketa-prozesuren batetik falta larri edo oso larriren bat egiteagatik kanporatutakoa ez izatea, salbu eta bazterketa adierazpenaren egunetik kontatuta preskripzio-denboraren beste horrenbeste denbora igaro bada. Izangaiek beteta eduki behar dituzte baldintza horiek deialdian onartuak izateko eskabideak entregatzeko epea amaitu baino lehen (f puntua izan ezik), eta lanpostuaz jabetu arte bete.

Hala ere, prozeduraren edozein unetan, epaimahaiak jakinez gero izangaietako batek ez dituela betetzen deialdiak eskatzen dituen betekizunak edo baldintzak, prozeduratik kanpo geratuko litzateke, interesdunari entzun eta gero, eta hautaketa-prozesua deitu duen agintaritzari egun horretan bertan emango zaio horren berri.

Eskabideak

Eskaerak behar bezala beteta aurkeztu behar dira ondorengo leku hauetako batean:

a) B@Z zerbitzuan (San Martin Agirre plaza 1, 20570 Bergara). Ordutegia: 7:30etik 15:30era, astelehenetik ostiralera.

b) Bergarako Udaleko erregistro elektronikotik (www.bergara.eus, egoitza elektronikoa).

c) Posta-bulegoetan. Horrelakoetan, betiere aurkezpen-epearen barruan, eskabidea gutunazal ireki batean aurkeztu behar zaio Postetxeko funtzionarioari, hark eguna eta zigilua jarri eta ziurtatu ahal dezan. Horrela bakarrik ulertuko da eskariak Postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean sartu zirela Udal Erregistroan. Eskabidea bera da zigilatu beharrekoa.

d) Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.

Lehiaketa-oposizioan onartua izateko eskaerak alkate andreari zuzendu behar zaizkio, eta eskabide horiek baztertuak ez izateko ondorengo baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Izangaiek adierazi behar dute eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete egiten dituztela Bigarren Oinarrian eskatutako baldintza guzti-guztiak, bat bera ere uzteke, euskara-ezagutzarena izan ezik.

b) Izangaiek tituluaren kopia ekarri behar dute –Eskola Gradatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokide den titulua–. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagutuna ekarri behar da.

c) Izangaiek oposizioko ariketak Autonomia Erkidegoko zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten adierazi beharko dute. Edozein kasutan ere, gaitasun psikologikoak ebaluatzekoprobak haiek diseinatuta dauden hizkuntzan edo hizkuntzetan egingo dira.

d) Euskara-azterketarik ez egiteko, izangaiek, HAEE/IVAPeko 2. hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea dutela egiaztatzen duen agiria ekarri ahal izango dute.

e) Izangaiek NANaren edo AIZaren fotokopia edo 2. oinarrian ezarritako aurreneko betekizun hori bete egiten duela egiaztatzen duen dokumenturen bat ekarri behar dute.

Eskaera eredu ofizial normalduaren arabera egin behar da, eta 2019ko apirilaren 30a arteko epearen barruan aurkeztu.

Departamento: