Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2019-04-04 17:37
Ostegunean, apirilak 4, jarriko dira salgai maiatzerako Seminarixoan programatutako ikuskizunen sarrerak. Seminarixoko txarteldegia zabalik egongo da 18:00etatik 20:00etara bitartean eta kutxabank-en plataforma ere erabili ahal izango da sarrerak eskuratzeko.
-Maiatzaren 4an, larunbata, Vaiven konpainiak 'Erlauntza' antzezlan ganberroa eramango du agertoki gainera. 19:00etan izango da. Sarrera 8 euro.
-Maiatzaren 10ean, ostirala, Nogen eta eMe musika taldeek kontzertua egingo dute, 21:00etan. Sarrera 8 euro.
-Maiatzaren 11n, larunbata. Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble taldeak 'Harian' ikuskizuna egingo dute 19:00etan. Sarrera 8 euro.
-Maiatzaren 24an, ostiral, Mice eta Mirkit taldeen kontzertua, 21:00etan. Sarrera 8 euro.
Gazteen ekarpen ugari
Horietako emanaldi bat, Nogen eta eMe musika taldeek emango dutena, doan ikusi ahal izango dute 20 gaztek. Izan ere, Udalak Aranzadi, Ipintza eta Mariaren Lagundiako 12 eta 18 urte bitarteko gazteei Pentekosteetako eta Seminarixoko eskaintzei buruzko inkesta bidali zien eta horietatik 355 erantzun jaso dituzte.
Horien artean, hamar lagunek Nogen eta eMe-ren kontzertua ikusteko bina sarrera irabazi dituzte zozketa bidez. Udala egunotan jarriko da harremanetan irabazleekin, eta sarrerak txarteldegian izango dituzte kontzertu egunean.
Udala oso pozik agertu da jasotako erantzunarekin eta gazteek egindako proposamenekin; hasi da horiek Pentekosteetan zein Seminarixoko programazioan txertatzen. Eta ekimen hau errepikatzea erabaki da.