Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2019-04-04 16:31
Apirilaren 13an Erramu Zapatua ospatuko da eta guztia prest dago!
Bezperan, ostiralean, Korrika Txikia izango da eta ondoren Bertso jaialdia Seminarixoan punta-puntako bertsolariekin. Eskuratu, lehenbailehen, sarrerak!
Eta larunbata egun handia izango da: 09:30etik aurrera azoka zabalik egongo da eta denetarik izango da honako kale eta plazatan: Ibargarai, San Martin, Fraiskozuri eta Simon Arrieta.
San Martin plazan 41 postu izango dira eta Munibe plazan 12; bietan artisauak izango dira. Seminarioko patioan makineria, animaliak eta tailerrak.
Aldiz, Fraiskozurin eta Simon Arrietan elikagaiak izango dira: Fraiskozurin 31 postu eta Simon Arrietan 16 postu.
Horrez gain, Eusko label hanburgesa dastatzeko postua izango da San Martin plazan; eta taloen postua, berriz, Fraiskozurin.
Horrez gain, goizetik kalejira egongo da, txorimalo lehiaketa, Aurtitzko joaldunak eta ikastaro zein tailerrak.
13:35 aldera Korrika pasako da Bergaratik. Egin klika!
Eta arratsaldean zezentxoak eta kale animazioa izango da. Ondo pasa!