Markel Berrokal bergararrak Gureak eta Atzegik gidatutako Pauso Berriak formakuntza fasea amaitu du eta gaur, astelehena, hasi du lehen praktikaldia lankide berrien aurrean aurkezpena eginez. Aurrerantzean Markel Bergararren Arreta Zerbitzuan (BAZ) arituko da herritarrei arreta eskaintzen. Horrez gain, udaletxeko lantalde ezberdinekin elkarlanean ere ibiliko da egunerokotasunean beharrezkoak diren lanak egiten.

Lan arloko barneratzea posible dela erakusten duen adibide bat gehiago. Eskerrik asko!

Departamento: