Larunbat honetan, martxoak 16, 'Enaren kontuak' haur-ikuskizuna egingo da Seminarixoan 18:00etan, 2 Princeses Barbudes taldearen eskutik. Sarrera 4 eurokoa da.

Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten dute amets.

Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.

Jostailuzko instrumentuekin sortutako musika eztia, eta bizardun printzesa baten ahotsa kantu eta ipuinei tiraka. Melodia arinak, hitz dibertigarriak eta tonu ironikoa nagusi, moralismotik urrun.

Departamento: