2014az geroztik Udalak martxan du suteak ekidin eta herritarren gizarte premiak antzemateko programa.

Zerbitzua 80 urte betete eduki eta bakarrik edo 65 urtetik gorako beste persona batekin bizi diren herritarrei zuzenduta dago. Hala ere, premia bereziak antzemanez gero, beste talde batzuri ere eskaintzeko aukera dago.

Helburuak:

-Persona nagusien etxetan, eta bide batez, hauen inguruan bizi diren etxeetan, sute arriskuak ekiditzea-gutxitzea.

-Bakarrik bizi diren persona nagusien egoera ezagutzea eta beharrezko den kasuetan laguntza goiztiarra eskaintze.

Zerbitzuak:

1.- Programan sartzen diren kasu berrietan

A. Etxebizitzetan suteen aurkako detektagailuak jarri.

B. Ebakuazioa errazteko behar den krokisa egin. Udaltzaingoaren esku uzten dira sute bat gertatuz gero Suhiltzaileei esku jarri eta lanak errazteko.

C. Sute baten aurrean autobabeserako aholkuak eta material didaktikoa ematen da.

D. Etxebizitza horietan bizi direnek zein gizarte-premiak dituzten aztertu:

a. Gizarte Langile batek elkarrizketa pertsonalak egiten ditu egon daitezkeen gizarte premiak antzeman eta gizarte zerbitzuetan dauden baliabideei buruzko informazioa emanez.

b. Etxebizitza bakoitzeko gizarte-txosten bat egiten da

c. Bisitatutako etxebizitza guztiak biltzen dituen azterlan-txosten bat landu.

2.- Aurreko urtetatik programan sartuta dauden etxeetan

A. Aurreko urteetan jarritako detektagailuen mantentze-zerbitzua egin. Mantentze-zerbitzuaren barruan egongo da ke-detektagailu autonomoak ondo dabiltzala konprobatzea, zirrikituak garbitzea eta pila aldatzea.

B. Gizarte premien berrazterketa egiten da.

Parte hartzeko pausoak:

Udalak 2019an 80 urte beteko dituzten eta bakarrik bizi edo 65 urtetik gorako beste persona batekin bizi diren herritar guztiei programan sartzeko aukera eskainiko die.

Horretarako herritar denei idatzi bat bidaliko die zerbitzua eskainiz eta jarraian Udalak kontratatutako empresa harremanetan jarriko da herritarrekin zerbitzua eskaintzeko.

Aipatutako adina ez eduki arren, norbaitek programan sartzeko gogoa izanez gero, eskaera egin dezake Bergararren Arretarako Zerbitzuan (B@Z) eta Gizarte Zerbitzuak eskaera aztertuko du.

Kontratazioa:

Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2019/02/27ko bileran erabaki du zerbitzuaren adjudikazioa egiteko plegu baldintzak kaleratzea. 2019 urterako aurrekontua 31.000 eurotakoa da.

2018ko laburpena:

94 pertsonei zuzendu zitzaien zerbitzua. Hauetatik 65ek onartu zuten; hau da, zerbitzua eskainitakoen %69,1ak. 1.- Sute arriskuak ekiditeari dagokionez: Egindako sute arriskuen ebaluazioan, ikuskatutako etxeen %90ak (59 etxebizitza) ez zuten arriskurik. Beste %10ean (6) arrisku bat antzeman zelarik. Kasu hauetan arrisku hauek ezabatzeko hartu beharreko neurrien berri eman zen.

Etxe guztien krokisa egin zen eta sute kasu baten aurrean autobabeserako irizpideak eman ziren Denera 78 su detektagailu jarri ziren (etxe batzuetan bat baino gehiago jarri ziren). Aurreko urtetatik programan sartuta dauden etxebizitzeko su detektagailuan berrikuspena egin zen: guztira 594 etxebizitzetan 703 su detektagailu jarrita daude.

2.- Gizarte premiak antzemateari dagokionez:

Gizarte langileek 65 etxebizitzetan elkarrizketak egin dituzte eta etxe bakoitzeko txosten bat prestatu dute. Elkarrizketatuko pertsonen %67,6ren (44 pertsona) egoera egokia zen baloratutako parametroen arabera. Elkarrizketatutako pertsonen %32,4k (21 pertsona) Gizarte zerbitzuetatik esku-hartze bat martxan jartzea eskatzen du, kasuengana zuzendu eta gizarte zerbitzuetatik jaso ditzaketen laguntzei buruzko informazioa helaraziz eta egoerak hobetzeko laguntza eskainiz. 2018 urtean egindako lanareren kostua 17.090,17 eurotakoa izan da.

Departamento: