Udalak Beheko kalea eta Angiozarreko plaza lotzeko hainbat lan hasiko ditu epe laburrean. Modu honetan Beheko kaleari bukaera emango dio berrurbanizatuz, eskailera berriak jarriz eta behatoki bat sortuz. Horrez gain, azpiegitura eta sare guztiak berrituko dira.

Proiektu teknikoa Sestra estudioarena da eta Udalak Sasoi Eraikuntzak SLri esleitu dizkio lanak 110.139 eurotan (BEZ barne). Lanak gauzatzeko epea hiru hilabetekoa da eta terrenoan zuinketa eginda, asmoa da martxoan bertan hastea. Lan horiek 42.000 euroko dirulaguntza jaso dute Eusko Jaurlaritzako Erein programatik.

Horrez gain, Udalak kudeatu ditu Angiozarren egin beharreko beste hainbat hobekuntza, Abiadura Handiko Trenaren konpentsazio gisa: Fomentok eta Telefonica milioi bat euro gastatuko dute auzoan fundamentuzko Internet sarea jartzeko; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartu du plaza gabe gelditzen ari den Angiozarko Eskola Txikia handitzeko proiektu berria egitea; eta Udalak Arcelor-Mitalekin eta UT Angiozar-ekin adostu du bi hauek Azkarruntzeko biltegia bota eta Angiozarrera joateko sarrera/irteera bi norabidekoa egiteko egin beharreko lanen kargu egitea.

Departamento: