San Joxepe elkartea oso elkarte garrantzitsua da herrian, bazkide asko dituena, eskarmentu handikoa eta edozein eragilerekin elkarlanerako beti oso prest dagoena. Horregatik Udalak erabaki du hirugarren adinekoentzako jarduerak antolatzeko Boni Laskurain-en dagoen gizarte etxeak zerbitzu hori ematen jarraitzea; eta hitzarmen honen bitartez San Joxepe elkarteak berau kudeatzea.

Udalak doan uzten dio gizarte etxea San Joxepe elkarteari, eta trukean elkarteak hainbat konpromiso bete behar ditu; honakoak:

-Hirugarren adinekoentzako aisialdiko edo dibertimenduzko (kultur, kirol…), sozio-komunitarioak eta gizarte-onurako jarduerak antolatzea.

-Udalak hirugarren adinekoentzako antola ditzakeen programak garatzen laguntzea, eta jarduera horietarako laguntza teknikoa ematea.

-Hirugarren adinekoek eskatzen dituzten beste zerbitzu zehatz batzuk ematea.

-Gizarte etxearen ateak Bergarako hirugarren adineko pertsona guztiei zabaltzea.

-Eraikina eta materiala egoera onean mantentzea, horiek garbitzeko eta mantentzeko beharrezko baliabideak jarriz.

-Gunearen funtzionamendurako behar diren hornidura guztiak kontratatzea: ura, argindarra, gasa… eta horien kostua bere gain hartzea. -Gunean eskaintzen diren zerbitzuak lortzeko behar diren kontratuak egitea: taberna, jatetxea eta ileapaindegia.

Eta Udalak, aldiz, honako konpromisoak hartzen ditu:

-Honako gastuak ordaintzeko dirulaguntza ematea: hornidura-gastuak (argindarra, gasa…); eta lagatako eraikina eta lagatako eraikina eta instalazioak mantentzeko eta garbitzeko gastuak (kenduta tabernaren, bertako tresneriaren eta erantsitako komunen garbiketa).

-Udalak beste dirulaguntza batzuk eman ahal izango ditu aparteko inbertsioak edo konponketak egiteko.

-Dirulaguntza horiek bateragarriak dira Udalak deialdi ezberdinetan onar ditzakeen beste dirulaguntzekin.

Iraupena: Urtebeteko iraupena izango da, urtez urte berritu ahal dena gehienez 5 urtera arte.

Jarraipen batzordea: Hitzarmenaren jarraipena egiteko batzorde bat eratuko da Udala eta San Joxepe Elkarteko kideen artean gutxienez hiru hilabetean behin elkartuko dena.

Departamento: