Bihar, ostirala, 22:00etan, Seminarixoan. Sarrera: 8 euro.

Buffalo 2008an Zarautzen sortutako talde post-rock instrumentala da. Ander Ederra (gitarra), David Gorospe (bateria) eta Joanes Ederra (baxua) Musikene ikasleek osatua. Partaideek esperientzia handia dute Benito Lertxundi eta Olatz Zugastirekin, besteak beste, zuzenekoetan arituta.

Orain dela urte batzuk, baina, ibilbide propioari ere heldu zioten. Ordutik han eta hemen ibli dira: Heineken Jazzaldia, Kutxa Kultur Festibala, Surfilm Festival... Eta 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Katapulta Tour zirkuituan parte hartzeko aukeratu zituzten.

Seminarixoan 'Ur' izeneko beraien azken lana aurkeztuko dute.

Departamento: