Bergarako 750. Urteurrena oso emankorra izan da zentzu guztietan eta asko ikasi dugu guztiok. Jarritako helburua izan zen gure iragana gogora ekartzea eta horretaz ikastea, herri moduan etorkizunera begira aurrera egiteko. Horretarako, asmoa zen hainbat ekimen abiaraztea herritarrekin lankidetzan. Eta hala izan da: herritarrak deitu genituen mahaietan antolatu eta proposamenak luzatu eta gauzatzeko. Hainbat mahai sortu ziren (Historiko-Zientifikoa, Garapenekoa, Hezkuntzakoa, Kulturakoa eta Kiroletakoa) eta herritarrek sortutako ekintzak arrakastatsuak izan dira.

Udalak argi zuen bergararrok eta bergararrondako egindako ekintzak izango zirela, ez horrenbeste kanpotik eta kanpora begirakoak. Gure historia, lorpenak eta izaera gogoratu eta indartu eta komunitate indarra sendotzea izan da asmoa.

Udalak herritarrak txalotu nahi ditu izan duten kemenagatik, lan egiteko gogoagatik, eta baita ere antolatutako ekintzek izan duten harrera beroagatik. Ezin da gehiago eskatu. Horrez gain, eskerron berezia eman dio Gotzon Arzelusi, garrantzitsua da bera aipatzea. Berak izan zuen 750. Urteurrena gogoratu eta gure herriaz -izan garenaz eta izango garenaz- hausnartzeko ideia.

Bergara herri ekimentsua da gaur egun ere eta badakigu zein den bidea: talde-lan izaera indartzea, eta ohitura horiek gazteei ere transmititzen asmatzea. Izan garelako izango gara!

Esan bezala, etorkizunera begira ere hainbat bide zabaldu dira:

-Bergarari buruzko azterketa sozio-ekonomikoa martxan jarri dugu eta berorrek markatuko dizkigu pausoak emateko jantzi beharreko zapaten neurriak;

-Herriak duen jakinmina asetzeko gure historiari buruzko hitzaldi programa berri bat antolatuko dugu;

-Zabala fatxada birkokatzea;

-Diasporan Bergararekiko interesa dutenekin harreman estuagoa izateko VerBergara ekimena indartuko dugu;

-Historic Site izendapenak duen garrantziari behar duen zona emateko erremintak landuko ditugu;

-Gutaz eta herriaz dakiguna belaunaldi berriei zabaltzeko Herri Curriculuma landu, eta jasotako informazio horrekin mahai jolasa sortu eta Wikipedia elikatuko ditugu, besteak beste.

Ugariak izan dira antolatutako ekintzak, herria gure historiaz eta izaeraz blaitu dituztenak. Jende asko ibili da 750. Urteurreneko ekintzak antolatzen; mahai honetan horien ordezkaritza bat daukagu. Bide batez, berriro azpimarratzea bergararrok eta bergararrondako egindako ekintzak izan direla, eta horregatik guzti-guztiei eskerrak eman beharrean gaude.

Hauek izan dira ekintza esanguratsuenak:

-750 ikuskizuna. 300 bergarar agertoki gainean, diziplina askotariko elkarteak lanean eta 800 ikusle baino gehiago Bergaran inoiz egin den ikuskizun berezienean. Are gehiago, ETBk eman zuen Gabonetan eta Udalak kaleratu duen DVDa oso harrera ona izaten ari da.

-Bergara Hiria Emakume Txapelketak. Udalak herriko hainbat kirol elkarterekin egindako hitzarmenari esker bost urtetan urtero-urtero emakumeei zuzendutako txapelketak antolatuko dira, beste esparru batean ere bisibilitatea indartzeko.

-Historic Site. Lortu dugu Bergaran zientziaren dibulgazioaren alde egin denaren eta egiten denaren lan erraldoia mugaz kanpo errekonozitzea. Izendapen honek jende asko ekarriko du Bergarara.

-Historia programa. Izan garena gogoratzeko antolatutako erakusketak, hitzaldi programak eta gure historiari buruzko liburuxkak oso-oso harrera ona izan dute.

-Gaztetxoenei begira, Erraldoien Ipuina egin dugu; beraiekin batera Herri Curriculuma lantzeko gazteenekin lanketa egin dugu; eta gazte batzuk buru-belarri ibili dira VerBergara ekimena sare sozialen bidez martxan jartzen.

Bestalde, nahiz eta ekintzak herriak eta herriarentzat egin diren, hainbat ekimenek udalerritik kanpo ere oihartzuna izan dute; honako hauek: 750eko ikuskizunak (ETBn bitartez); Historic Site izendapen ekitaldiak (hedabide guztietan eta baita ere zientzia foroetan); Herribusak gure leloa hara eta hona eraman du; urte hasieran banatutako boltsa, bolígrafo eta egutegiak non-nahi zabaldu dira; VerBergara diasporarekin harreman zuzena izateko proiektuak harrera oso ona izan du…

Aurrekontuari dagokionez, 161.967 euro izan da Udalak gastatu duena, eta partida handienak hauek izan dira:

-

750 ikuskizuna (azpiegitura, proiekzioa, DVD kopiak, Komunikazioa, ** bi datatan antolatu izanagatik gastu finkoak….) / 34.860 euro.

-Historia arloa (erakusketak, liburuxka eta hitzaldiak) / 43.623 euro.

-Bergara Hiria emakumeen txapelketak / 14.500 euro.

-Herritarrei banatutako egutegiak, poltsa erabilgarriak / 13.939 euro.

-‘Bergara Kolore Erraldoiak’ ipuina / 11.680 euro.

 

Bestalde, etorkizunera begira planteatutako ekintzek honako aurrekontua izango dute:

-Ikerketa Sozioekonomikoa / 29.000 euro.

-Herri Curriculuma  / 21.000 euro.

 

Bukatzeko, gogoratzea, badugula lan asko aurretik, eta 750. Urteurrena pasata, aurrean erronka gehiago ditugula.

 

750 urteurrenean abiarazitako ekintzen zerrenda:

-750. Urteurreneko oroigarriak (poltsak, boligrafoak, agendak…).

-750 Udal Egutegia.

-Herribusaren errotulazioa.

-Erdi Aroko Azoka Mariaren Lagundiaren eskutik.

-Bergarako Historiaren Sintesi liburua.

-Bergarako Mugarrien bira.

-Bergara Hiria Emakumeen Pilota txapelketa.

-Bergara Hiria Emakumeen Hockey txapelketa.

-Bergara Hiria Emakumeen Nesken krono igoera.

-Bergara Hiria Emakumeen Futbol txapelketa.

-Bergara Hiria Emakumeen Eskubaloi txapelketa.

-Bergara Hiria Emakumeen Saskibaloi txapelketa.

-Bergara Kirola argazki erakusketa.

-Euskal Wikilarien elkartearekin lanketa.

-Urteurreneko pintxoa aukeratzeko lehiaketa, elkarte gastronomikoekin.

-Real Sociedad-Osasuna futbol partidua Ipintzan.

-750. Urteurreneko ikuskizuna San Martin plazan.

-Wolfram Goxoaren ekoizpena eta salmenta.

-Bergara Historic Site izendapena.

-750. Urteurrena Gogoratzen erakusketa eta bisita gidatuak.

-750. Urteurrena Gogoratzen hitzaldi sorta (9).

-‘Bergarako Kolore Erraldoiak’ ipuina.

-Bergarako Musika Bandak Bergarako Martxen CDa.

-Indusketak Aritzetako San Miguelen.

-Bergarako curriculumaren lanketa.

-VerBergara sare sozialetan.

-Bedelkarreko erakusleihoak 750. Urteurrenaz mozorrotu.

-Bergarako egoera sozio-ekonomikoaren ikerketarako deialdia.

-Bergararen 750. Urteurrenaren ikuskizunaren DVDa argitaratu.

- B750! bi aldizkariak.

Departamento: