Udalak abiarazi du Koldo Eleizalde lehiaketaren XXXIV. edizioa.

Aurreko urteetako genero guztiak (ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak…) mantentzen dira eta horiei berri bat gehitzen zaie: Poesia aurkezteko aukera ere zabaldu da 2005ean edo lehenago jaiotakoentzat.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 3an bukatuko da. Idatzizko lanak (ipuin idatzia, poesia, komikia, bertso idatzia…) paperean aurkeztu behar dira Bergararren Arreta Zerbitzuan eta ikusentzunezkoak (antzerkia, ipuin-kontatua, bertso kantatua, txisteak…), ordea, sare bidez aurkeztu behar dira honako helbidean

Sari-ematea Seminarixoan egingo da ekainean.

Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak behar dituenak hemen eskuratu ahal izango ditu. 

Departamento: