Igandean, urtarrilak 13, 'Musikarium' antzezlan-kontzertu didaktiko ikuskizuna egingo da Seminarixoan, 18:00etan.

Oihan Vegak aurkeztuta, haurrei zuzendutako antzezlan-kontzertu didaktiko eta pedagogikoa da. Musikaren munduan murgilduz, musika tresna ezberdinak ezagutuko dituzte haurrek. Ikuskizuneko protagonista abestea gustuko duen 8 urteko neskatoa da, Ilargi. Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du belarritik kendu. Baina dohain berezia dau mugikorrak: gehiegizko erabilerak gehien maite duzun hori kentzen dizu eta Ilargik ahotsa galdu du; hortaz, ezin du kantatu orain. Mari Domingiren edabe magikoak bakarrik itzuli ahal dio ahotsa Ilargiri...

Departamento: