Udalak aspalditik dihardu merkataritza indartu eta Bergara herri hobeago bat bilakatzeko lanean. Merkaritza duen herria herri bizia da, herri bizia eta aberatsa; eta Bergara halakoa izaten jarraitzea nahi du. Bergara da Debagoienean mekataritza-dentsitate handienetakoa duen herria; eta hori mimatzen jarraitu nahi du Udalak, horiei lagundu eta kontsumitzaileen ihesa eragozteko. Horretan dihardute aspalditik Udalak, Bedelkarrek eta beste eragile batzuek ‘Bergara Bizi’ ekimena gauzatuz. Eta testuinguru horretan egin da Matxiategiko plazaren eraldaketa.

Herrian hobekuntzak egiteko Udalak PERCO deritzon ikerketa egin zuen 2012an. Orduan hainbat ondorio jaso ziren eta urtero hainbat lan egiten ibili da Udala Hirigune laguntzari esker; tartean Matxiategi 5 eta 7 atarteen arteko plaza hau eraldatzea.

Era berean, parte-hartze prozesu baten bitartez, herritarrek eskatu zuten plazari zentralidadea emateko eserlekuz eta loraz inguratutako pergola bat eraikitzea.

Matxiategik komertzio eta zerbitzu sare garrantzitsua dauka; 24 negozio ditu, hain zuzen ere; eta plaza horretan daudenez gain, plaza hau paso da beste guztientzat. Hala, negozio guztiei lana erraztu behar zaie, trabak kendu, eta auzotar zein beste herritarroi beste gune irisgarri, eroso eta erakargarri bat eskaini.

Lanak

Plaza osotasunean eraldatu da.

-Irisgarritasuna bermatzeko sestrak egokitu dira.

-Atari eta lokaletara gaur egun dagoen saltoa kendu da.

-Orube dena altxatu.

-Drenaje berriak egin.

-Galtzada harria (gorri eta grisa) jarri da.

-Argi instalakuntza berritu.

-Egurrezko pergola jarri da erdian.

-Pergola inguruan egurrezko eserlekuak.

-Landare igotzaileak.

-Fleming aldera dagoen kota diferentzian segurtasuna bermatzeko egurrezko frentea jarriko da.

Lan hauek hiru hilabeteko epea izango dute eta, ezusterik ezean, azaroan bukatuko dira. Artzamendi SA enpresak izan du lanaren ardura eta aurrekontua 74.414,71 eurokoa (BEZ barne) izan da. Lanek Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren 30.330 euroko diru-laguntza jasoko dute.

Bedelkarrek plaza eraberritzeko lanen garrantzia azpimarratu du; eta gogora ekarri du merkataritzak erdiguneaz gain, auzoetan ere egunero zabaltzen dituela ateak. Horregatik txalotu du ekimena. 

Departamento: