Ostiral honetatik, abuztuak 3, hilaren 26ra arte Aroztegin ikusgai egongo da Bergarako kirolaren historia batzen duen argazki erakusketa. Ekainean eta uztailean ikusgai egon dira argazkiak Agorrosinen.

Ideia Bergararen 750. urteurrena antolatzeko Kirol mahaian sortu zen. Hala, Iñigo Zaitegiren ekimenez, Pili Arinekin eta Udalarekin lankidetzan, Bergarako historian arakatu eta herrian izan diren diziplina guztietako argazkiak batu dituzte, gizonezkoenak, emakumezkoenak, hamarkada desberdinetakoak... Irudiak Udal Artxibotik hartu dituzte. Horien artean, badira dagoeneko herrian praktikatzen ez diren diziplinak ere: atletismoa, harri-jasotzea, badminton, boxeo, motorrak...

Argazki zaharrenak 20ko hamarkadakoak (Agorrosin futbol zelaia) eta 30eak (cricket-a Mariaren Lagundian) dira, baina diziplina guztiak batuta daude. Are gehiago, argazki bakoitzean agertzen diren pertsonen izen-abizenak ere jaso dituzte.

Erakusketa hau abuztuaren 3tik 26ra egongo da ikusgai Aroztegin.

Hemen katalogoa: bergarako_kirola_kat.pdf

Departamento: