Atzo, asteazkena, banatu ziren Bergara loratzen balkoiak apaintzeko lehiaketaren sariak, Eguazteneko Azokan. Turismo eta Garapen zinegotzi Sabino Azkaratek banatu zituen sariak.

Lehen saria Belen Santorcuatorentzat izan da. Burdiñate plazako 1. zenbakiko balkoia apaindu du. 400 euroko saria eskuratu du herriko komertzioetako bonoetan.

Eta bigarren saria Pepi Lasarentzat izan da. Boni Laskurain kaleko 3. zenbakian du balkoia apainduta. 200 euroko saria eskuratu du herriko komertzioetako bonoetan. Zorionak biei eta parte-hartzaile guztiei!

Departamento: