Udalak diru-laguntzak ematen ditu euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko.

1. Udal Euskaltegitik kanpo (beste euskaltegi baten edo barnetegi baten) euskara ikasten duten bergararrentzako diru-laguntza. (Bergarako Udal Euskaltegian ikasten dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira).
2. Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza (Ikastaroak: http://www.ueu.eus/ikasi/ikastaroak).

2017-2018 ikasturtean edota 2018ko udan egindako ikastaroengatik diru-laguntzarako eskaerak 2018ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Informazio gehiago:
§ Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan: 943 77 91 66 edo e-postaz: euskara@bergara.eus

§ Eta Bergarako Udalaren webgunean: http://www.bergara.eus/node/1779

Departamento: