Día y hora: 
6 de Julio, Viernes a las 22:00
Dirección: 
Espoloia
Precio: 
0.00 €

Shirley Davis & The Silverbacks Soul banda

Shirley Davis & The Silverback-en lehen disko luze "Black Rose" lanean Soul urardotu gabea eta afrobeat ukitu bat proposatzen dira. Elkarlan hori bila gabe sukaldatzen hasi zen Tucxone Records zigiluko jendea bilduta zegoen Sharon Jonesen emanaldi batean Shirley Davis aurreikusi gabe abesten hasi zenean. Tucxonekoak han eta hemen hasi ziren arakatzen, Australian bizi zela jakin zuten, ibilbide oparoa izanagatik ere ez zuela merezi zuen ezagutza izan... eta Davisek onartuko zuen proposamen bat egin zioten. Gurasoak jamaikarrak izanik, Shirley Davis ingelesak bide oparoa egin du orain arte, eta bide horretan besteak beste Wilson Picket bezalako artista handiak topatzen ditugu; izan ere, Shirley Davisek eta bere talde Gran Wazook aipatu artistaren euskarri taldearena egin zuten bira oso batean, AEBetako artistaren koruarena eginez. Harreman estua izan zuen "Marva Withney" handiarekin, eta haren eskutik elkarlanean jardun zuen "Osaka Monourail" japoniar talde ikusgarriarekin, "No trouble on the Montain" izenburuko singlea plazaratu zuen, Richard "Groove" Holmesen bertsioa bera. Shirley Davisek kolaborazio lan asko egin ditu beste hainbeste diskografia zigilurentzat, horien artean aipagarrienak "Freestyle" zigiluarentzat ondutako "Greebacks" gaia, "Deep Street Soul" izenburuko albumean jasotako Deep Funk generoa argi eta garbi aldarrikatzen duena, eta "Deepface" lanean eskainitako kolaborazioa; azken horretan, artistak une batez bazter utzi zituen funkaren eta soularen hots erdiragarriak masen idolo bihurtzeko bere "I Wanna Live" gaiarekin, izan ere, lehenengo postua lortu zuen gai horrekin Australiako zerrendetan. "Sharon Jones" artista handiak babestuta, Europako soularen izan berria izango da Shirley haren arabera. Eta halaxe dio Shirleyk berak: "Oso pozik nago hemen, Europan, eta ahaleginak egingo ditut musika mota hau bazterreko mundutik behin betikoz irten dadin eta herri musika gisa merezi duen lekua berreskuratu dezan". Talde guztiz sendoa lagun, benetan gozatuko dute musika beltza maite dutenek.

---------------------- Soul sin adulterar y un toque de afrobeat es lo que proponen Tucxone Records en este primer largo de Shirley Davis & The Silverbacks, “Black Rose”. Una colaboración que empezó a cocinarse de forma casual, con Shirley Davis cantando espontáneamente en un concierto de Sharon Jones en el que estaba presente la gente de Tucxone. Estos empiezan a rastrear, descubren que vive en Australia, que a pesar de una trayectoria sólida no goza del reconocimiento merecido… y deciden hacer una propuesta que Davis acepta. Mantuvo una estrecha relación de amistad con la gran “Marva Withney”, la cual la llevo a realizar una colaboración con la espectacular banda japonesa “Osaka Monourail”, editando así un single titulado “No trouble on the Montain”el cual es una versión de Richard “Groove” Holmes. Shirley Davis ha realizado numerosas colaboraciones para diversos sellos discográficos, los más destacados son la aparición estelar en el sello “Freestyle” con el tema “Greebacks” el cual es toda una declaración de intenciones del género Deep Funk que aparece en el álbum titulado “Deep Street Soul” y la colaboración en “Deepface”, proyecto en que la artista abandona por un momento los desgarradores sonidos del funk y del soul para convertirse en un ídolo de masas con su tema “I Wanna Live” con el cual consigue un número uno en las listas australianas. Cuenta con el beneplácito de la archiconocida artista “Sharon Jones” para la cual Shirley Davis está destinada a proclamarse como la nueva diva del soul en Europa. La misma Shirley dice: “Estoy muy contenta de estar aquí en Europa y poder contribuir a que esta música abandone de una vez por todas el plano underground y vuelva a ocupar el puesto que se merece como música popular” Después de tres semanas intensas en los estudios de Tucxone Records, en 2018 estrenan el fruto de esta colaboración entre Shirley Davis y The Silverbacks en un disco que lleva por título “Black Rose”. Shirley Davis tiene una dilatada carrera en la que podemos cruzarnos con nombres como Wilson Picket, para el cual Shirley Davis junto a su banda hicieron de soporte durante toda una gira en la que Shirley fue corista del artista de E.E.U.U.

_