San Martin Agirre Ikastetxearen patioan estaldura jartzea aspaldiko eskaera da. Eskola egutegian San Martin Agirrek erabiliko luke, eta hortik kanpo bestelako erabilerak izan ahalgo ditu: eskola kirola eta beste batzuk. Bada, lanak hasiak dira eta uztail erdirako bukatuta egongo dira. Udalak Aragonesa de Carpas SL enpresari esleitu dizkio lanak eta hauek 62.044,88 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute.

Jarriko duten estaldurak aluminiozko egitura izango du eta estalkia oihalezkoa izango da. 480 metro karratu izango ditu, eta led argiak ere jarriko dizkiote.

Bai San Martin Agirre Ikastetxeko arduradun eta erabiltzaileak, eta baita Udala ere pozik daude lortuko den emaitzarekin. Udalak azpimarratu du azpiegitura horrek ahalbideratuko duela herriko hainbat ekintza gune horretan ere egin ahal izatea.

Departamento: