Baserri auzoetan gune nagusietatik isolatuta dauden eraikinen kanpoaldean jarritako argi-puntuen energia kontsumoa finantzatzeko diru-laguntzak emango ditu Udalak.

Orain arte Udalak eraikin horietako fatxadatan edo kanpoaldean argi-puntua jartzeko lanak egin eta finantzatu ditu. Orain, baina, argi-puntu horien energia kontsumoa finantzatzeko dirulaguntzak ere onartu ditu, beti ere eraikin horiek inguruan argiteria publikorik ez badute.

Udalak 2018ko udal aurrekontuetan 6.000 euroko kopurua onartu du; eta eskari gehiago baleude, gainontzekoak behin 2019ko udal aurrekontuak onartuta ordainduko lirateke.

Laguntza hori eska dezakete 2017ko abenduaren 31 aurretik Bergaran erroldatuta daudenek eta baldintza horiek betetzen dituzten etxebizitzaren baten jabe direnek. Eskaerak egiteko Udal Erregistro Orokorrera jo beharko dute astelehenetik ostiralera bitartean, 09:30etik 14:30era. Laguntza eskaera 2018ko abenduaren 31 aurretik egin beharko dute.

Honen bitartez jaso ahal izango dute 15 euro eta 35 euro arteko laguntza urteko eta argi-puntuko.

Departamento: