Descripción: 

SINOPSIA
Nanu, Granu eta Kanuto txango berri bat egiteko prestatzen ari dira. Arratsalde honetan, mendi tontor gainera igo behar dute, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu!! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero…
“Kontukantari”, txotxongiloekin egindako antzerki kontzertua, herriz herri, pozez bete gaituen proiektua izan da. Honi jarraikortasuna emateko, “Kontukantari 2, Mendian ibilitari” sortu dugu. Oroimenean ditugun beste hamar abesti berrikusten ditugu oraingoan: Haurtxo polita, Axuri beltza, Aldapeko, Ikusi mendizaleak, Loretxo bat, Baratze bat, Kolpe kolpeka, Guk euskaraz, Furra furra eta Arratsalde honetan.
Betiko euskal kantak erritmo ezberdinetara eramanez; nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten.

Día y hora: 
13 de Mayo, Domingo a las 12:00
Organizador: 
Kultura zerbitzua
Ubicación: 
Seminarixoa
Precio: 
4.00 €