Día: 
1 de Julio, Domingo
Ubicación: 
San Martzialgo kanpak

Herrikoiena eta herritarra. Ederra da oso San Martzial eguna Bergaran. Eguerdiko aurresku eta gero, familiaka edo koadrileka bergararrok bazkaltzera igotzen dira San Martzialera. Orduko txupinazoa entzunda, koadrilak oinez jaisten dira herrira, txistularien, trikitilarien eta txarangaren doinuekin dantzan.

EGITARAUA 

09:30 ALBORADA: Lizarrako dultzaineroak, Zumarragako trikitilariak, Bergarako Txistulari Banda eta Incansables txaranga.

10:00 San Martzialera igotzea gurdiarekin.

11:00 San Martzialen MEZA NAGUSIA.

12:00 DANTZA EMANALDIA. Jarraian Sebastian Lizaso eta Madalen Arzallus bertsolarien jarduna Ondoren, ohiko AURRESKUA, eta gero Lizarrako dultzaineroak eta Zumarragako trikitilariak. Segidan, abesti herrikoiak kantina ondoan.

15:30 Umeentzako eta gaztetxoentzako JOLASAK ETA HERRI KIROLAK.

17:00 HERRI KIROLAK: Sokatira eta txingak. Izen-ematea 16:15ean hasiko da zelaian. Sokatira eta txinga eramate saioaren tartean IRRINTZI TXAPELKETA egingo da.

18:00 Obanauke taldearen eskutik ERROMERIA.

19:30 Incansables txarangaren eta Zumarragako trikitilarien saioa, ondoren Lizarrako Larrain-dantza dultzaineroekin.

21:00 JAITSIERAKO TXUPINAZOA eta JAITSIERA, BergarakoTxistulari Bandakoek, Lizarrako dultzaineroek, Zumarragako trikitilariek eta Incansables txarangak alaituta.