Bidegorri zati honen plangintza egiterakoan kontuan hartu dira tramu horretan dauden Marmoleria Bergaresa SL, Dikar Scoop eta Metagra Bergara SA enpresak.

Hala, hiru enpresek hitzarmen bana sinatu dute Bergarako Udalarekin bidegorriaren lanak errazteko eta kasu batzuetan finantzatzen laguntzeko.

Hala, Marmoleria Bergaresa SL ren kasuan, enpresak erabiltzen duen partzelara kamioiak sartzeko laster bidegorria izango den zati batetik igarotzen dira. Horregatik, bidegorriaren proiektuan aurreikusten da asfaltoaren azpian indargarri batzuk eraikitzea, hormigoizko zoladurarekin, bidegorriaren erreian. Horren arabera, Marmoleria Bergaresa SL enpresak Udalari 40.967,12 euroko (BEZ barne) diru sarrera egingo dio.

Era berean, Dikar Scoop enpresaren pabiloi industrialetara sartzeko eta zamalanak egiteko kamioiak udal lurretatik pasatzen dira, hain justu proiektatutako bidegorri zati batetik. Horregatik bigarren errei bat eraikitzea aurreikusten da, bidegorriaren zabalerakoa -4 metro- Dikar Scoopeko biltegira doazen ibilgailuek sarbide lehenetsia izan dezaten. Akordio horren arabera, Dikar Scoopek 47.189,6 (BEZ barne) diru sarrera egingo dio.

Eta, azkenik, Metagra SA enpresa bidegorrian bertan dago eta udal baimena du biltegi automatiko bat eraiki eta pabiloi industrialak osorik eraberritzeko. Hala, bidegorri proiektuan jasota dago enpresa honen jabetzako partzelara Ugarte kaletik sartzeko dagoen arrapala ezabatu egingo dela eta eustorma bat eraikiko dela, bidegorriaren eraikitze-lanen osagarri gisa aurreikusita dagoen aparkalekua eraiki ahal izateko. Hain zuzen ere, Zetabi Arkitektura Bulegoak enpresa honen partaidetza izan du eta proposatutako jarduera eta horren finantzazioa aurrez adostu dira berarekin.

Departamento: