Kirol sailak irailaren 18an emango dio hasiera 2017-2018 ikasturteari. Urtero bezala, hamaika ekintza izango dira erabiltzaileei zuzenduta, aurten ordea, berrikuntzak izango dira. "Urtero 1.100-1.200 lagun inguru erakartzen ditu kirol jarduera programak eta ahalik eta eskaintza zabalena eta egokiena emateko helburuarekin, berrikuntzak izango dira", aurreratu du Maite Agirre zinegotziak.

Modu honetan, ikasturteko berrikuntza nagusienak honako hauek izango dira;
  • Agorrosinen ordutegia aldatzen dugu. Hala, 06:30ean zabalduko ditu ateak eta 21:25ean itxi.
  • Ordutegi aldaketarekin, astearte eta ostegunetan 6:45ean multitraining jarduera egiteko aukera izango da.
  • Astelehen eta asteazkenetan "Helduentzako indar entrenamendua" deituriko jarduera egiteko parada izango da, 09:30etik aurrera.
  • Jaioberrientzako uretako jarduerak ere prestatu dira, asteazkenetan 10:30ean egiteko aukera izango da. Orain arte asteburutan bakarrik ematen zen.
  • Helduentzako igeriketa ere eskainiko da, ostiraletan 09:30etik aurrera.
  • Kirol aholkularitza zerbitzua ere izango da, astero 31 ordutan.

Berrikuntza hauez gain, ohiko jarduerak ere izango dira. Jarraian eskaintza osoa;

 

Departamento: