Egokiena HTML bihurtuta ematea litzateke, nabigatzailean bertan ikusi ahal izateko, baina hori posible ez bada, irisgarritasuna da jarraitu beharreko irizpidea, dokumentua bera ikusteko erraztasunak emate aldera.

Ez da komeni erosi beharreko software jakin batekin bakarrik ikus daitekeen formatoa erabiltzea ezinbestekoa ez bada, eta hala ematea egoki ikusten bada, irisgarriagoak diren formatuetan ere ematen saiatu beharko genuke.